mak2Team.

Mode déjanté

Ezagutu

Fermer

Alain

Bordelen eta Washingtongo Unibertsitatean (EWU) ekonomia eta marketina ikasi ondoan, publizitate agentzietan esperientzia handia bildu zuen, ondotik iragarki jartzaileenetan ere bai. 2008an Mak2com enpresa sortu zuen.

Sortzez Euskal Herrikoa da, eta elkarte munduan biziki inplikatua, izigarri ongi ezagutzen ditu lurraldea eta bertako erronkak.

Agentziaren giza eta talde dimentsioari atxikia zaio, eta beti desafio berrien barrandan dago lantaldean partekatzeko.

Epikurotasuna erlijioa dela uste du, eta zentzumenak gurtzen ditu.

Zinemazalea da, hitzen melomanoa eta kirol-emozioen zale kartsua; kultura eta kirol gertakarien gustua partekatzea maite du.

Ezagutu

Fermer

Charline

Bordeleko Ikusizko Komunikazio Eskolako Zuzendari Artistiko Master 2-a badu, eta betidanik bidaiatzea gustuko du, baita zaldiz ibiltzea eta arte bisualak ere.

Zuzendari artistiko eta grafista lanbideak eramaten ditu zaldiz ibiltzen den gisara: arrunt engaiatua da, zerumuga berrien ezagutzeko xedearekin.

Gogokoen duen alorra euskarri bisualena da, nortasun grafikoena eta ilustrazioena.

Ezagutu

Fermer

Lucie

Normandian sortua da eta esne-gainarekin hazia izan da ttipidanik; Komunikazio Digitalean Master profesional diploma badu, proiektu kudeaketa alorrean.

2012an hasi zuen bere ibilbide profesionala Orange Business Services enpresan, AMOA-ren proiektuburu gisa enpresaren frantses eta nazioarteko ataria berriz egiteko. Parisko Argonautes enpresan lan egin ondoan Peugeot lantaldean, 2015ean Euskal Herrian plantatu zen.

Arazo digitaletan aditua da, eta MAK2COM enpresan agentziaren lineako proiektuetan ari da, eta gure bezeroen webmarketin estrategien garapenean.

Léon ttipiaren ama, eginkizun bat baino gehiago aldiberean eramateko gaitasuna egunero garatzen ari da (ez da gaizki proiektu digitalen burua izateko!). Neurrira egin gauzen gustua baitu, duela 4 urte josten ere hasi zen: behar bezala zorroztu aizturrekin eta metro xingolarekin, bere jantzi franko josten ditu.

Ezagutu

Fermer

Cécile

Komunikazio eta Manager Masterra badu (ISEG Paris), eta marken posizionamenduan eta 360°-ko komunikazio estrategietan aditua da. 7 urtez baino gehiagoz 360°-ko proiektuburu gisa aritu ondoan Parisko bi agentziatan (W&Cie eta BBDO), 2019an erabaki zuen Euskal Herrira itzultzea, bere sorterrira, eta Mak2com enpresan sartu zen.

Denetarik egiten daki, bai inprimaketa alorrean (prentsa, afixak, edizioa, marketin tresnak), bai alor digitalean (berripaperak, publizitate banderak, sare sozialak). Arrunt pertsona egokia da cross-canal kanpainak garatzeko; aholkatuko zaitu kontaktu puntuetan aditua baita.

Bidaiatzea maite du, eta izigarri gustuko du kultura eta leku berrien ezagutzea, eta ez da lotsa desafioen altxatzeaz. Azken desafioa: 12 eguneko ibilaldia egitera joan da Nepalera, eta 5 000m gora den mendira igan da (biba hura!).

Ezagutu

Fermer

Anthony

Zuzendaritza Artistiko eta Numeriko Masterra badu (LISAA Bordele) 2020az geroztik, eta Mak2com taldeko gazteena da.

Sortzez Pauekoa, gure biarnesari gustatzen zaio gure bezeroak mundu grafiko ederretara eramatea sortzen dituen tresna digitalean bidez.

Sneakers zapaten zale errabiatua da (kasik fetitxista), kirola eta bidaiak ere arras gogoko ditu, eta haren inspirazioak mugarik ez du, tailandiar boxeoan ez duen bezala.

Ezagutu

Alexandre

Fermer

Alexandre

Ostalaritzan ikasketak egin ondoan, Alexandre laster teknologiara eta sistema informatikoetara buruz joan zen, eta 2018an web integratzaile-garatzaile ikasketak egin zituen.

Bere burua kasik autodidaktatzat dauka; oinarri sendoak baditu hizkuntza informatikoen menderatzeko gustua baitu.

Astronomia eta fisika zale kartsua da ttipidanik, ez du sekula gau izartsu bat huts egiten teleskopioa ateratzeko.

Ezagutu

Fermer

Okee

Aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa Alain aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa. Charline aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa. Aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa Lucie aupa aupa aupa. Aupa aupa aupa aupa aupa aupa Cécile aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa. Aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa Anthony aupa aupa. Aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa aupa Alexandre aupa aupa aupa aupa aupa Paola aupa aupa aupa.

Ezagutu

Fermer

Paola

Diplômée d’un Master de communication, spécialité E-business, Paola est la nouvelle benjamine de la Mak2team
De nature (très très) curieuse, elle est toujours à l’affût des nouvelles tendances digitales en particulier sur les réseaux sociaux, histoire de dénicher les bonnes connexions et savoir donner de la voix pour les prises de paroles de nos clients.
Riche de sa double culture franco-espagnole et bayonnaise de naissance, elle peut vite nous surprendre avec des vocalises enjouées dès qu’on la branche fiesta, musique ou cuisine… C’est pas Luz Casal, mais ça vaut le coup ! /ou / C’est pas Céline DION, mais on adore !