Norgara ?

Nor gara?

« Komunikazioa bestearen entzutea eta zentzu ona ukaitea da oroz gainetik ! »

360°

mak2Filosofia.

Erraten ahal genizuke Mak2com enpresako lantaldea 7 langile suharrek osatzen dugula, ikusmolde bera dugula izateko maneraren eta trebetasunen uztartzeko, bai gure lanean, bai gure bezeroekiko harremanetan.

Erraten ahal ere genizuke Mak2com enpresan zentzuzko aholkulariak garela, sortzaile konpultsiboak, berdin neurotikoak, indarrez eta borondate onez beteak. Gure xedea dela zure helburuak lortzen laguntzea zure neurrira egokitu gure online aterabideen bidez, gure webmarketin estrategia proaktiboen eta komunikazio eraginkor eta egokien bidez.

Edo, Mak2com eskualdeko agentzia esperientziaduna eta ezagutua dela, 12 urtez eraman dituen 800 proiektuei eta publizitate kanpainei esker, eta eskualdeko, Landesetako, Biarnoko eta aise urrunagoko 120 bezero baino gehiagoren konfiantzari esker.

mak2Etikoa.

Mak2com enpresan denek maite ditugu borroka kirolak, eta batzuek urteak ere eman dituzte errugbi zelaietan, baina gure ekosistemaren ingurumen eta gizarte erronken aitzinean ez dugu azkarrarena egiten.
Ekoarduratsua Engaiatua

Ekoarduratsua

Sentsibilitate partekatua eta eguneroko engaiamendua.

Umiltasunez baina segurtamenez, engaiatu gara urraspide ekoarduratsua izateko, gure lanean eta gure bezeroei proposatzen dizkiegun aterabideetan.

Gure ekoizpenak

Gure inprimaketen % 100 paper birziklatuan egiten ditugu edo manera iraunkorrean kudeatuak diren oihanetarik datorren paperean.

100 km da gure hornitzaileen % 90en gehienezko distantzia, hedabideez kanpo

Gure bezeroen webguneen % 100 zerbitzari ekoarduratsuetan ostatatuak dira.

Gure eguneroko jestu ekoarduratsuak

01 Inprimaketa ekologikoak Gehienik molde ekologikoan inprimatzen dugu, paper birziklatuan eta bi aldeetan.

02 Inprimaketak murriztea Gure fakturak e-postaz igortzen ditugu eta gure lankidetza tresnak desmaterializatuak dira.

03 Kafe makina – Kafe anitz edaten dugu bulegoan, baina beti kafe ona eta ekoarduratsua

04 Garraioak – Mak2com-eko taldea oinez, bizikletaz, autobusez edo trotinetaz (kargatua delarik) ibiltzen da.Garraioak – Mak2com-eko taldea oinez, bizikletaz, autobusez edo trotinetaz (kargatua delarik) ibiltzen da.

05 Bereizketa selektiboa – Gure hondarkin guziak bereizten ditugu.

05Hazkunde berdea – Gurean laster eta ongi hazten da.

Iruditan esplikatzen dizugu!

 

Voir cette publication sur Instagram

 

Engaiatua

Badu 10 urte Ipar Euskal Herriko itsasbazterrean plantatuak garela.

Gure agentziak gure lurraldeko bizian parte hartzen du eta partekatzen ditugun baloreak defenditzen dituzten ekimenak sustatzen ditugu.

Sostengatzen ditugunak

Mak2com enpresan dugun filosofia: bakarrik lasterrago joan gaitezke, baina elkarrekin, urrunago. Gure enpresak tokiko eragileak sustatu nahi ditu heda daitezen eta ikusgarriago izan. Kirola, ingurumena, artea, kultura… zure ekintzak eta gure eskualdearen ospea inporta zaizkigu. Sport, environnement, art, culture, nous sommes sensibles à vos actions et au rayonnement de notre région.

surf
peinture
rugby

Nos engagements

Liés par nos valeurs communes de respect, d’audace et d’équité, Mak2com soutient EuroSIMA dans sa démarche de développement économique des entreprises des Actions Sport en Europe.

Ensemble, nous visons l’innovation et l’accompagnement de notre tissu économique.

Logo Eurosima

EUSKO

Plus qu’une monnaie, adhérer à l’Eusko c’est faire vivre et soutenir l’économie locale et la dynamiser.

Depuis 2019, l’agence Mak2com est membre du réseau des entreprises locales acceptant l’Eusko. Ensemble, nous travaillons au développement de notre région et de ses acteurs.

logo eusko